

Nekazaritza sektorearen egoera hobetzeko konponbide proposamen nagusiak:
BEHARRAK
1) FORMAKUNTZA ETA INFORMAZIOA
- Formazioa: unibertsitate eskaintza sortu; eskariaren araberako formazioa; formazioa oinarrizko mailan eta berezitua; langile gaituak sortu.
- Informazioa: Sormena, zabalkundea eta koordinazioa; sektoretik hurbil; sektorearen aktoreen arteko komunikazio hobeagoa (ekoizleak, merkaturatzeko arduradunak eta administrazioa); jatorrizko izendapenen arteko ezagutzaren trukaketa; ardandegi-jabe txikiei aholkularitza; bakoitzaren baliabideari arreta; kontsumitzailea hezi.
2) MERKATUA
Marketina; merkatu ikerketak; merkaturatzearen eta banaketaren hobekuntza; merkaturtze eraginkorragoa eta desberdina, profesionalagoa; bertako ekoizleekiko diskriminazio positiboa; merkatu “drivers”ak identifikatu; iruzurraren aurkako borroka; marka barietateari lotuta egoteaz gain, beste faktore batzuetara ere lotu (klima, lurra, etab.).
3) BUROKRAZIA
Burokrazia arindu, sinplifikatu eta gutxitu; administrazio oztopoak murriztu.
4) BERRIKUNTZA
I+G+b gehiago sektorean eta emaitzen zabalkundea; landa lana; arazo zehatzei konponbideak (gaixotasunak, hondakinen kudeaketa).
5) PRODUKTUA
Desberdin izan eta kalitatea ordaindu; mahatsaren kalitatea definitu.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
LAN ILDOAK
1) FORMAZIOA ETA INFORMAZIOA
- Formazioa: Formazioaren helburuak ezagutu eta zehaztu; mahastizaintza-ardogintzaren inguruko formazioa koordinatu eta nola ezarri ikertu; landa laneko formazioa; merkaturatzeko eta administrazioak laguntzeko formazioa; formazio teknikoa eta formazioa merkatuan.
- Informazioa: Emaitzen, beharren, ekimenen, etab... trukaketarako foro iraunkorren sorrera, lan mahaien sorrera.
2) MERKATUA
Marketin ekintzak; jatorrizko izendapenen araberako marketina sustatu; produktuak merkaturatzeko aliantzak bilatu; soberakinak ateratzeko etiketa generikoen sorrera; Errioxarako eta Txakolirako merkatu ikerketa proiektu zehatzak sortu.
3) BUROKRAZIA
Lan kargari batu beharreko lan gehiago izan ez daitezen, tramite guztiak erraztu upeltegietan.
4) BERRIKUNTZA
Ikeketa lerro berriak zabaldu; ikerketak sektorearen errealitatera egokituko dituzten teknikariak eta ikertzaileak kontratatu; hondakinen kudeaketari buruzko eta barietateen hautapenari buruzko aholkularitza teknikoa; upeltegietan hondakinen kudeaketarako proiektuak; Errioxarako eta Txakolirako I+G+b-a suspertu; bakoitzaren materialaren kontserbazioa; ingurumen kudeaketa (hondakinak eta fitosanitarioak).
5) PRODUKTUA
Kalitate parametroak zehaztu; hondakinen ebaluazioa mahatsetan; produktuentzako balio erantsia bilatu.
