Lehenengo sektorean hobekuntza lehiakorrerako aukerak identifikatzeko eta landa eremuaren garapenerako ideien trukaketa

bombilla

Lan ildo nagusiak

Landa eremuaren garapenaren egoera hobetzeko konponbide proposamen nagusiak:

ARKAUTIKO WOKAren ONDORIOAK ASTEAZKENA ABENDUAK 2
Landa garapena

BEHARRAK

1) BIZITZA KALITATEA

Bizitza kalitate estandarraren minimoak bermatzen dituen azpiegituren, ekipamenduen eta zerbitzuen hornidura egokia.

2) LEHEN SEKTOREA

Sektorearen profesionalizazioa eta eraldaketarako baldintzen doikuntza.

3) ENTITATEAK ETA ERAGILEAK

Koordinazio beharra maila guztietan, “herriko bisioa” gainditu. Instituzioen inplikazio handiagoa, sektorera edo ingurunera zuzenean lotuta ez dauden departamentuena ere.

4) EKONOMIA JARDUERA BERRIEN SUSTAPENA ETA SORRERA

Izaera endogenoa eta kanpo izaera duten ekimenak.

5) LANDA EREMUA EZAGUTZERA EMAN

Balorea eta gizarteari orokorrean ekartzen dizkion onurak.

6) LANDA GARAPENA DIMENTSIONATU

Barne ikuspuntutik, Landa garapenaren kontzeptuak eta parametroak dimentsionatzeko beharra sentitzen da, beharrei modu proportzionalean eta jasangarrian erantzungo dieten ekintzak planteatu eta egiteko. Zerbitzuen, jasangarritasunaren, garapen ekonomikoaren, etab. ikuspuntutik dimentsionatu.

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

LAN ILDOAK

1) BIZITZA KALITATEA

- “Zerbitzu minimoak" identifikatu. Zerbitzuen eskaintzari garraioa erantsi.
- Zerbitzu minimoak bermatu.
-Landa eremuetan garraioa hobetu, zonalde bakoitzaren egoerara egokitu.

2) LEHEN SEKTOREA

- Nekazaritza-basozaintza PTSa definitu eta “errespetatu”, lurraldearen erabileraren kudeaketa tresna moduan.
- Nahi dugun lehen sektore mota definitu.
- Sektorearen profesionalizazioaren eta belaunaldi aldaketaren bidez sektorea indartu.
- Baliabideen formazioa produkzioaren dibertsifikaziora lotuta.

3) ENTITATEAK ETA ERAGILEAK

- Landa Garapenean lana egiten duten eragile ezberdinen arteko aliantzak sortzea eta bakoitzaren konpetentzia arloa definitu.

- Administrazio tramiteak arintzeko, laguntza programa ezberdinetarako leiho bakara sortu.
- LANDABERRI eta LANDAS TERRITORIALES suspertu.
- Erabakitzeko ahalmena duten alorretan Udalen presentzia handiagoa ahalbidetzea.

4) EKONOMIA JARDUERA BERRIEN SUSTAPENA ETA SORRERA

- Ekintzaile izatea eta landa eremuaren dibertsifikazio ekonomikoa landu. 
- Merkataritza asoziazionismoa bultzatu.
- Hastapenetatik (hezkuntzatik...) kultura ekintzailean formazioa txertatu

5) LANDA EREMUA EZAGUTZERA EMAN

- Sektoreak eta landa eremuak kanpora ematen duten irudia hobetu: esternalitateak saldu.
- Udalerri bakoitzak dituen potentzialitateen inguruan sentsibilizazioa landu udalerrian bertan (udala eta herritarrak).
- Gizarteko sektore ezberdinak landa eremuarekin duten ardura partekatuaren inguruan trebatu.

6) LANDA GARAPENA DIMENTSIONATU

- “Elkartasunezko” irizpideak inplementatu, garapen neurriak.
- Garapenerako gutxieneko parametroak identifikatu.

7) GIZARTE-EHUNAREN BALORIZAZIOA ETA DINAMIZAZIOA (*)

Herrietako biztanle berriak integratzeko harrera eskuliburua eta praktika onen gida definitu.

(*) Azken lan ildo hau ez da beharren aurreko analisian aipatu, baina gure ustez, ezinbestekoa da horretan lana egitea, IMKren ibilbidearengatik eta egungo landa eremuen beharrengatik eta errealitateengatik. Izan ere, landa eremuetako biztanleak dira benetazko protagonistak.

bueltatu

gobierno vasco